ZER ESKAINTZEN DIE GIPUZKOAKO COAPIk HIGIEZINEN BITARTEKARITZAREN PROFESIONALEI?
NOR BERE GOGOZ izan daiteke Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialeko kide. Ez da beharrezkoa higiezinen bitartekaritzan aritzeko.
Gipuzkoako HJAEOko kide izatean, profesionaltasunez erantzun beharko duzu, independentziaz jokatu beharko duzu, eta zure ekintzetan gardentasunez aritu.
Gipuzkoako HJAEOko kide izatearen truke, hau eskuratuko duzu:
Zirkularrotan lanbidean aritzeko eragina duten araudi tekniko, fiskal edo legalei buruzko berriak ematen ditugu aditzera: ITE, ENERGIA EFIZIENTZIAREN ZIURTAGIRIA, BEZ, ITPO, ERAIKINEN ERABILERRAZTASUNA, ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA (IBI), HIRI ERRENTAMENDUAK,...
GIPUZKOAKO HJAEOn aurkituko duzu higiezinen merkatuan sortzen diren prezio eta eskaintzei buruzko informazioaren % 90 baino gehiago biltzen duen profesional-taldea. Betiere agente bakoitzaren independentzia eta nortasuna bermatuz, Elkargoaren inguruan sortzen diren sinergia profesionalei esker, jabetzako agenteak (HJA direlakoak) aterako dira sendoen higiezinen krisi honetatik. Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialarekin bat eginez, independentzia izaten jarraituko duzu, eta sendotu egingo duzu zure presentzia Gipuzkoako higiezinen merkatuan. Lankidetza zintzoko erregela inplizitu batzuen abantailak eskuratuko dituzu eta, hartara, zure jarduera zabaldu ahal izango duzu merkatuan zure nortasuna galdu gabe.